TURKESA ZENA GRISA DA

 

Eguzkia txori damutu bat bailitzan

laino artean ezkutatuz doa

eta turkesa zena grisa da

eta grisa zena beltza

eta umeak umeak dira

etxerantz korrika.

Latorrizko jendea leihoetan dago

tabakoa erretzen.

Airea hoztu egiten da

inor ez dadin kalera irten.

Euria hasi du inork ez dezan

zerurantz begirik altxa.

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus