EZTIA, GAUA
Airearen zeruaren laburpenarekin
ogia egin daiteke.
Ardoa, tulipana
zaldi berdearen azpian
erreka zeharka daiteke.
Maiatzaren ezizena ostirala galtzea da.
Botiletako mezuek beraien burua
besarkatzen dute izotzez.
Ateak bakarrik ireki dira azukrera
eta trenen larbekin, lurraren itzalekin
planetak ezkutatu egiten dira
bularretan.
Umeek hamalau irudi dituzte
alanbrea bukatu zaie
musika eta ijitoak ezkontzeko.
Galdetu orain mutu zure izena, erleak.
© Igor Estankona