INSPIRAZIOA

 

Jertse urdinek batasuna kentzen dizuete

azalera

bolumena

orkatiletatik heltzen zaituztet baina zuek

hegan jarraitzen duzue eta nik

disolbatu egin nahiko nuke bizitzen jarraitzeko.

Ez dago ez haizerik ez surik.

Norbaitek pentsa lezake lorategi berean

egiten dugula otoitz

baina oker dabil.

Usoak progresio geometrikoan doaz hegoalderantz.

Ez zaituztet asteotan ikusi eta zubia bota dute.

Jadanik ezin naiz horra heldu.

Baina zuek hegan egin dezakezue honaino.

Zain nago.

Etorri eta lagun iezadazue poema simulakro hau

bukatzen.

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus