KATEA
Liburu sakratua irakurtzea zerura begira egotea
izarrei genitalak ukitzea ihes egitea
buztinezko ontzietan esaldiak gordetzea
iraultzari buruz kafeari buruz
galeriaren amaieran argiak nahasten dira
polenak nahasten diren antzera
udaberri asmatuetan eta errealetan
ibaia lotsatu egiten da arrantzaleek sareak
botatzen dizkiotenean sekreturik sakonena
bortxatuz lapurtuz aurkituz
ahalegindu zaitez intxaurrondoaren loraldia geratzen
ikusiko duzu zelan ezinezkoa den
eta esfingeak katu homosexualen artean pozik
bizi dira geldi
loraldia bortxatzen lapurtzen aurkitzen ahalegindu zaitez
ikusiko duzu ezinezkoa dela
sekreturik sakonena da sarea ibai lotsatian
polena nahasten da galeriaren amaierako argiarekin
izarrei genitalak ukituz zerura begira
liburu sakratua itxi eta ihes egin dezakezun
momentu berean.
© Igor Estankona