Harresiak-1

 

Maitetasun hau erdizka egina dago

Osatzen hasi eta premia larriko ekinkizunek

Bertanbehera utzitako lana

Gorputz baten bila abiatu eta ortozik itzuli, musu huts

Nire maitetasunak ez daki zugana ez da luiziz aseko ez airerik ederrenez

Hildakoak zelan hazi ez dakit noiz ureztatu nondik inausi

Delibera liteke sufritzea

Gela batean ituteak jaregin maitasunarren

Baina egunerokotasunaren aurrean zer lezake bihotz siku batek

 

Erdizka bakarrik egindako maitetasuna da gurea

Bakarrik egindakoa

Erdia egin eta beste erdia esan

Nik ere esanen dizuet galtzerdiz bozatu dizkizuetela zangoak

Zuek zaretela gure ur bazter galaraziak

Zuei apartenitzeko ari garela nazioartekotza eztabaidatzen

Erdizka maitatze hau den gaitza

Ogasun aitorpenetan maite-izenak alderantzea

Arbola zuztarrekin bisabisak ditugula

Portu agortuetan gagoz urak noiz beteko

Erdizka gagoz ordea

Bakarrik gagoz

Gure oinazpiek oroitzearren egindako ahaleginak

Handiago dira orain

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus