Hitzek zionat

malkoek bezala

ezpainetik ezpainera

behar luketela baina

leizetik leizera

dabiltza maizegi

badakin gereziak zuztarretik baino

ezin musuka daitezke ezjakinek

ezin sumo dizkinate desiratu sagarretan ematzen

diren heriotzaren harrak

Etorkizuna iraganerako lasterbide bilakatu

eta bazirudin inork ez duela gogoratzen

hipokresia dela ilargiko nikotina oinezkatzea

aingeru deboilatuen hegoez erdietsia badun

odol tanta bat dagoela poema bakoitzean

edo malko tanta bat berdin dun

edozelan ere tantaka baino ezin

neur ditzaket errugabeak orain nahi haunat

maitatu urruti edo aspaldi ematen din

jitoan dabilen untzia garela

giltza hautsi bat garela

nire biriketako masterian bizi ditun ganbeluak

bestorduz ispilu beltzak

lurperatu genitunan baranoetan

gaur ere kutxarik babestuenak diren

jaioberrien pentsamenduetan

galderak giltzorde alferrikakoak ditun nolanahi

ez dun loratu ezpainik

sarrailek basitutako basamortuetan

 

 

© Harkaitz Cano

 


www.susa-literatura.eus