Zubiak

 

Zuk biak hartzen dituzu begiak

zuk biak dituzu elkartzen

zubiak beti hojalatazkoak koldarrentzat 123

aritmetikak aldatzen ditu zubien izenak auskalo

zergatik jartzen dituzten iltzeak goizeroko legamian

zubiak beti zure ezpainek bezala bi bailara 876

elkartzen ditu bi txunku urruntzenago

iltzaturik alaitasunean 456

eta malurrak bezala elurrak 145 berdin izotz gaitzake

ni eta zu bi-

ak beti hojalatazkoak koldarrentzat

batzuetan hojalatazkoak ematen duten arren

hojalatazkoak beti

zdravitsa topa egin dezagun

banatzen gaituzten zubiengatik

 

 

© Harkaitz Cano

 


www.susa-literatura.eus