Elurra eroriko da gauez
Elurra eroriko da gauez
eta otso itsuak helduko dira.
Elurra eroriko da gauez,
laster ez da oreinik ezagutuko.
Artzaina bere etxolarantza doa,
korrika doa, ekaitza orduko iristeko,
eroa lez doa korrika.
Elurra eroriko da gauez
haztarnen isiltasuna babestera.
Eseri gaitezen sutondoan eta esaidazu
zelan altzatuko den hezur zurien artetik
udaberria.
© Joseba Sarrionandia