ABENDUAK 18

 

Zure heriotzak urte bat bete du,

badirudi ere atzo izan zela

barailaren azpian menda bat ezarri zitzaizunean

aho zabal, eta burua makur eta eror ez zekizun.

Badirudi ere, atzo izan zela

zure azken odol tantak

(eta hau oihuzkatuko nuke)

zure azken odol tantak

aho-ertzetik

agurtzen ninduenean

eta berarekin batera ere

zuk.

Atzo dirudi.

 

 

© Juan Ramon Madariaga

 


www.susa-literatura.eus