POST MORTEM NIHIL EST
Amodioa zen, euria baino lehenago
bakardadea,
alosia,
julufria baino lehenago.
Eta heriotza ere.
Amodioa da, argidia baino lehenago
hitza,
arrabita,
hatsa baino lehenago.
Eta heriotza ere.
Amodioa dateke, kizkoria baino lehenago
isiltasuna,
sorbeltza,
balakua baino lehenago.
Eta heriotza ere.
Baina jagoitik, nahi ezpada ere, ez dirateke nehoiz,
zihaur baino lehenago.
© Juan Ramon Madariaga