SINONIMOA
Nik ukan ditudanetarik
ez baitit deusek argitzen,
ez dakit zeren sinonimoa zaren zu.
Itsasoa, ausaz, zure begi nigartiarena.
Iretargia, zure bisaia zuriarena.
Hondartza, ausaz, zure erkaitz alaiarena.
Eta goiztiria, zure bihotz uzkurraren kolorearena,
baina zu,
ez dakit zeren sinonimoa zaren.
Halabaina
laga didazunaz denaz bezenbatean
ezin deusik ere erran,
lekat eta galera bilakatu zarela,
ezaldi bilakatu zarela,
eramankizun bilakatu zarela.
Ezin deusik ere erran,
lekat eta tormentu bilakatu zarela,
eta honen sinonimorik ez dut idoro nahi.
© Juan Ramon Madariaga