TXEPETXA

 

Urretxindorren txirritxorroak

eta urrundik datozen eliza baten ezkilak ez ezik,

ez da ordoki luzean zehar deusik entzuten.

Salbu eta

baserriko teilatuaren oholen arteko

ohantze beroaren xerka

jin den

txepetx tipiaren hegada, tit-tit-tit.

Basoaren magalean

lehertzen da, tanpez,

tiro bat.

Eta jadanik, ezkilak sakonean,

heriotz batenak bihurtu dira,

akaso kexuz.

 

 

© Juan Ramon Madariaga

 


www.susa-literatura.eus