Non dago ilargia galdetu zenidan

harriturik ispiluak irensten zintuenean

ez bait dago ziutate bat besterik

zeinean pentsatu

erantzun nizun memetu berean

ez nuen ezer erortzen zenik nabari

ohitura izango zen

baina konturatu ahala

hankaz gora jarria

minutuak zure gorpua igaro

eta kaleruntz amiltzen ziren

ezezaguna gertatzen zitzaigun

kodigo izkutu batez

zauriz bete zitzaigun gela

eta zeharo harriturik

oihu egin nuenerako

guztia bere onera bueltatu zen

amets bat bait zen

mementuan igaro zitzaiguna

 

 

© Andoni Tolosa

 


www.susa-literatura.eus