Nortzu izan ziren
fatuaren jakitun ez
eta
goiz hartan
kale euritsuak
pauso beroz
igaro zituzten
gazteak
guda ere
bizitzaren pauso
zoriontsuren bat
antza
nekatuta bueltatu ziren
iladan errenkan
heriotzak begi aurrean
eztanda egiten duenean
uzten dituen
arrastoekin
gutxi bueltatu ziren
eta inork ez zekien
nortzu ziren
ez ta ere
nortzu geratu ziren
lur hautsian
betirako husturik
hilik
© Andoni Tolosa