Gaur ez zeukeagu sapairik non babestu
eta hotza zetorrek
urrutitik nabaritzen zioat
gorputz jelatuen bizkarezurrez eginiko mantua
eta gosez zetorrek
lautada idorretan loratutako izotza
ahoan
hurbiltzean argalegi gaudela esango zioagu
eta agian ahaztuko gaitu
badakik
sumendi baten arima izatea gustatuko zitzaidakean
aurre egiteko
hala bihurtuko bait niake
garaitu ondoren
hotzaren hatsa janari
eta marrubi tarta egingo geniake bere begiez
bere hatzak oilasko erre
baina zoritxarrez gaur ez zeukeagu
erregua baino
loak lagun onar gaitzala bere maindiretan
© Andoni Tolosa