Zergatik ote hago hor zelatan
azpiko hori astindu nahi ala?
garitzan ez zegok ikustekorik asko
neskatxoen iztarrak ez badira
baina hi beti hago hor
astakirtena!
jexuxuen alaba gaztea izango duk
ilea luze eta ibiltzerakoan
kale osoa berotzen duen urdanga hori
nere alaba balitz
aspaldi nizkion kenduak ohitura horiek
arriskutsua bait duk gizona berotzea
susto ederra hartuko dik egunen batean
babu alena!
hirekin ez zegok inora joaterik
jarraitu ezak hor nahi baduk
idiarena egiten
ea behingoz nazkatzen haizen
© Andoni Tolosa