RASTAPOPULOS (KARTZELAN)
Adiskide oraingoan harrapatu naute
eta horma hauei darien harea ezin estali nabilek
esmeralda koloreko metalek ezin asetu
begiratzen diat
nondik ez ote ihesa posible
eternitatea bait zeukeat zai kanpoan
muzin egiten zidak noizbehinka
adiskide
hori baino kondena latzagorik ezagutzen al duk
© Andoni Tolosa