HARZACK, HARZACH
HARZAC, HARZAK
Hire neurriko mundurik ezean
imaginatu dituk
ejerzito amaigabeen guda zentzugabeak
emakume baten diti loratuberrietara
iristen den txori erraldoiaren agonia
ezagutu dituk
irudimenaren ateek izkutatzen dizkiguten
odol guztiak
gose guztiak
nazka eta gorrotoaen trenbide guztiak
ezagupenaren kamusadak
damuaren preziorik galdetu gabe ere
harritu gabe galdu duk oroimena
eta ez haiz bihurtu haizena baino
paperezko mugetan mugalari
usain okreen biltzaile
© Andoni Tolosa