RAN XEROX

 

Zerraldoen eztia

odola

metro honen beroan

bizitza bideoklip ero bat dun

eta azkar bizi beharra zegon

fokoak itzali baino lehen

maite haut lubna

mane haut

metalari darion suarekin

herdoildura honen ertzetan

zintzilik

lubna non zegon New York

 

 

© Andoni Tolosa

 


www.susa-literatura.eus