DIETER LUNPEN
Hegoalderen hortzetan omen zegok sekretua
ipar horratzen erokeria zai
Carlos Gardelek volver abesten zian
beste eritzi bat baino ez duk
aintzina
gauzak beste erabatekoak zirenean agian
hik erabakia daukak ez da?
berdin ibiliko ditut beste arrastoak
berdin altxorrik badagoelakoan
hire kontua duk
© Andoni Tolosa