PABLITO
Desioek gosea ahultzen dutenean
hesien gainetik hegan
berriro aurkitzen dizkiat
oihanen oihartzunak
beldurraren armiarmek loa zirikatzen diate
harietatik zintzilik bezala
eta abestu egiten diagu zoritxarrean ezik
besteetan ere
goizero bezala gauero bezala
irakatsitakoak bota
baloia hormetan saltoka
«jesusito de mi vida»
binetetan idazten diagu bizitza
binetetan ezkutatuz zoria
lapur ez diezaguten
eskutik hartuta binetetatik zetorkiguk
magia
elkarri lotuta
misterioa eta zirrara
ahaztura
«jesusito de mi vida»
fermin anaia neure tebeoak
erretzen ari duk atarian
nik negar egin diat
hik ere bai
© Andoni Tolosa