ISA

 

Lurra bilusten denean

haizea baino ez dun geratzen

inongo bidaiari izatea

bidaiari soilik

bela

hire ausardia miresten dinat

oihanak begiak itxi

eta zaratarik gabe

hire hegalean oheratzen delako

itsasoa miresten dinat

hamaika aldiz jarri dituelako

bere haserraldiak hire oinetara

gauzak agortzen direnean

bidea baino ez dun geratzen

inongo bidaiari izatea

bidaiari soilik

zaldi

marinel

hi

 

 

© Andoni Tolosa

 


www.susa-literatura.eus