bizitza

arrosa zauritu bat balitz

denbora kantari emanen nuke

zugatik hodeiak ostuko nituzke

eta amets hordi batekin lo egin

 

bizitza

arrosa zauritu bat ez da

herdoila eta irrintzia nahasten zaizkit hemen barrena

eta aireari esaten maitea maitea maitea

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus