Lukas Oihenartek Euskal Herriaz
Gure posibilitateez gaindi bizi omen gara;
pastoraleko iragana eraiki dugu,
gure oraina kanpamendu abandonatua da
eta gure etorkizunean, alafede!,
tronpetek zarata eginen dute
egun brilantegi batean.
Ez omen da nahi genuena
ezen guk artzain herria
izan nahi omen baikenuen,
baina Historia etorri zen
eta batailak, eta garaiak
hauek bezain beltzak, seguru.
Horrela, bada, hemen gaude
epikara kondenatuok
lirikaren lainoak jasotzean ere
bataila galduen arrastoak
baizik ez baitira ikusten,
eta gorpuak, gorpu asko.
Ero dugu litzatekeen lege epikoa
ero gaituzte bihurtu zaigu
eta horrela bizitza
beti zaigu posibilitateez gaindi.
w1996
©
Juanjo Olasagarre