Abandona zaitez, maite, abandonu goxo honetan
Iltza itzazu zure esku orlegiak gau egiazkoan
Gonbida itzazu piztiak eta negar itsu hori festara
zeinean baita buhame oinazea edo elurrik gabeko ezpaina
Gorde ezazu zure baitarako kalea eta kolera eta gutuna
Begira egiozu ahobeteko bizitzari, labana elkarkideari
Jar zaitez eguzkitara erdi-zut den ikurrina bazina bezala
Sar zaitez jada denboraz lepo diren nire begietan
Errepasa itzazu hezurrak, iturburu gorriak, jainko abaildu
eta garden baten ezkutuko isiltasunaz
Edo hil zaitez, maite, eta begira egiezu gero
arrangurarik gabe euriaren eskuei.
w1995
©
Karlos Linazasoro