Angustiaz jotako begiz badator gaua. Suak istorio
guztiak amaitu zituela diote. Egunak kontatzea,
tenore honetan, mehatxua da eta oinaze jaioberri bat;
geroa izendatzea oholtzar eta arbel hondamendi hori
jainkoen aurrean huts egitea da. Tristurarik beti dago,
beti. Ez ezazu ahantz. Gelditzen dira, hala ere,
atexketan ezkutatuak, ternezia eta errezoa zuretzat.
Eta lili bustiak eta herio iluna, eta hura dena,
abandonua eta hotza, eta gainerako guztia.
w1995
©
Karlos Linazasoro