Ternezia xumez itzalak neurtu
Amets errepikaezinari lorratzak hartu
Erbesteko sutearen aurrean dardar egin
Denbora hautsiak gehitu eta aginduak kendu
Disparo baten oihartzun zehatz bakartia entzun
Ibai iheslariaren irudira liburu bat erditu
Noizbait jainko edo paturen bat onartu
Edo herioren hodeiertz hotzari beldur izan
Bizitza denean inpuneki hiltzen duena.
w1995
©
Karlos Linazasoro