Ez dezatela esan inoiz ez ezpain

pezu garbi horiek, izan dakigula lagungarri

atzera begiratze jardun latza.

Hasiera eta amaiera beti dira goiztxintak

ekartzen digun antigualeko ibai

epel baten antzekoak; kaiolako kantu.

Birjina da denbora eta badator beherantz

brontzezko argia izkinatan, ur-gurpilaren elur laburra.

Itsasoak eta erbesteak: oroimena da ahanztura.

 

w1995

  

  

© Karlos Linazasoro

 


www.susa-literatura.eus