Itzuleraren polizoi izan ginen

Hotzez kikildutako itzalei isiltasuna

agintzen genien iheslari uher

Espazio zeinean ez baitzuten lekurik

hilabeteek landutako gorputz eskergek baino

 

Zorioneko taxietan eta itsas sakoneko bidexketan

Sartaldeko logabezia pasatzen utzi genuen

Eta ahanzturak oraindik zut mantentzen duen etxe hark

galdetzen du zer izan zen geure bizi kiskalietaz.

 

w1995

 

  

  

© Karlos Linazasoro

 


www.susa-literatura.eus