Alferrik litzateke orain zerbait esatea
iritsi baitziren gugana beste iratxo batzuk
beste itzal eta leinuru eta aje fidelak
nostalgia lizuneko antxeta urdinak
eta zaratak hausten ditu dagoenik ardo triste
eta argi doizko gauetan idatzitako
murru leiendaz beteak
Hutsala litzateke erbeste, errezo, mehatxuak esatea
oro denean orain gandu zauritu eta ilargi zahar:
zure ahoan isiltasuna da purutasun bakarra.
w1995
©
Karlos Linazasoro