Lertzo gudari eta nekaezinaren antzera
orain itzultzen den tristuraren
izen guztiak irudikatzen ditut
Gau erratu honetan esango nizkizuke
baina badator jada euria mundura
eta ez dago halako arterentzat astirik
Apur dezagun bada armauzte isil hura
Izan gaitezen zeru ubel, tximist,
sedazko elur ezpain ahituetan,
hurkotasun, bizi, ausentzia,
inoiz ez desertzio.
w1995
©
Karlos Linazasoro