Agian ez zen haize hura izan
zure ahoa poseitu zuena
Zure bisaia ahanzturaren txingar
urdinera makurrarazi zuena
Piztien geldotasunaz zure begirada
eta ibaia kizkurtu zuena
Lakuz eta sugarrez edoski zitzan
errekaz mozorrotu zen gizona
Agian ez zen haize hura
koleraz eta isiltasunez
begiak edan zizkiguna.
w1995
©
Karlos Linazasoro