Tango tristeza
Biluztu gorputza eta egin dezagun dantza
tango
orri txuri baten terraza udatiarrean
jendeak alkohol eta enkaje erreen artean
gaua derrotaz zorabiatu bitarte
Ilargi betearen baitan non desioak ez dion
haragizko gehiegikeriari apenas zirrikurik utziko
gure ezpainen horzkadak brindis bat sorraraziko
dio akordeoiaren doinu triste eta eroriari
Eta orduan Gardelen petxutik
tango
hitzek bilatu egingo gaituzte eta aurkitu
kilometro urrunen atarian eta eternitatearen
estribiloan ez da tristeza de
corazón gehiagorik izango
Como hay dios, gainera
w1991
©
Karlos Linazasoro