Ipuin baterako apuntea
Kalea tentuz gurutzatu.
Harreran enkargua utzi.
Giltzak eskatu (soilik behar balitz).
Ordu eta lekuak egiaztatu.
Azken baldintzen berri eman.
Ez azpijokorik, ez poliziarik.
Auto bat eta telefono-kabina.
Hiru argi isla. Maletina. Dirua.
Iribarre bat gauaren koaguloetan.
Zure begiak ene begirada izan.
w1991
©
Karlos Linazasoro