Badakit
Badakit
apenas euririk egiten duen gauetan
zokoan uzten duzula Rilke
imintzio anbiguoz
eta nahiago izaten duzula
antxeten hegadari so egon
izango bazina bezala nekearen elegia
edo urgentziazko konfidentzia baldar
Baina orrialde seinalatu horrek
musu estanpatu eta lili sikatuak
beti dakarkizu gogora desio
itzali baten zigor biluzia
eta gorputzak basa larrutu
genitueneko izkina haren
iluntasun eta pixusaina
w1991
©
Karlos Linazasoro