Nahikoa
Nahikoa izanen dugu
soseguzko so bat
bizi gaituen bidegurutze honek
egin dezan batasun
munduaren sinboloekin
Nahikoa izanen da
gauaren lautada horailak ibiltzea
senti ditzagun laranjondoen
izen galdu eta egarri
aspaldian aseezinak
Urrun dauzkagu ezpondak eta
oroimenaren herdoilak ukatu
egiten dizkigu losintxak;
jada urrezko murru hauen loan
inular gara edo azken kondena
iragarrien hondamendi;
baina ziurtasun hura
ez amets ez lamara
herri bat izan ginenekoa
ez digu traizio baten
musu-zistadak ere ebatsiko
w1990
©
Karlos Linazasoro