Bidaiariak huntzaren ezpain narrastariak musukatu nahi lituzke
urratsak zeruko bobedetara dihoazkion bitartean.
Estratako hautsak eremuetako erlojuak jartzen ditu martxan,
baina udazkenaren denbora arrosa euriztatuek soilik neur dezakete.
Guk bere etorrera itxaroten dugu euria beste, eta ateetan
eguzkilore eta erramu adaskak ipini dizkiogu salutazio modura.
Ipurtargien karminak eta gauhontzen txanpon alaranjatuek
erakutsiko diote bideska oker tolestatua.
Ez du galbiderik izanen bidegurutze biluzira iritsitakoan:
batek historiaren ilunsentira darama; besteak, ausentziaren beldurrera.
©
Karlos Linazasoro