Honezkero belazeetan ez da gatz estatuarik gelditzen,
honezkero bidezidorretan isilduak dira gure oinotsak.
Umeek artasoroetan ez dituzte ja artobixarrak erretzen
beren gurasoen begi setatien gordean.
Zeruaren intxaur habe pairanten estalpean
eguzkiak urkietako argizaiolak pizten ditu
eta enborretan erlojuaren kontrako lasterketak ospatzen dira
triku zahar eta urtxintxa gorrien artean.
Euria ari du gaur arratseko paisaje itzalian
eta begiek sepia koloreko argazkiak egiten dituzte.
©
Karlos Linazasoro