Aurki hemen izanen dugu isiltasuna bere
zilindrada handiko motorrean etorria.
Atzean, ekipaia modura, gerritik estuki helduz,
desterrua ekarriko digu, buzo laranjaz jantzia,
eta guk lehen unean errezeloz begiratuko diogu,
gogoan baitugu oraindik konfin ezkutuetako usaina.
Badakigu etortzen denean oihu eginen diegula
eta esango: «Alde hemendik, madarikatuak,
herri ttiki honetan ez dugu gasolindegirik».
Baina guztiok dakigu motorista-karabana baten
azken motorra dela isiltasunak gidatzen duena, trebeziaz
eta ez datorrela gure bailara elurtura gasolina hartzera,
eraiki berri dugun ostatu distirantean betiko gelditzera baizik.
w1989
©
Karlos Linazasoro