Hotel Terminus

 

Sirenotsek hausten dute ziudadetik

Zapelatzarrek etxeorratzen gainetik

Kazkazkaz egon naiz Estazioko terminalean

Penatu nau: arropaz arin neguari ihes egin ezin

Azken trenari paso damaiot ezen

Biharamunekoak bainarama nire benetako herrira

Zorte ona desira gaitezen kamarada eta

Maitasun politika oraino inkubatubako begientzat

 

w1991

 

  

  

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus