Kamiño zaharretik

 

Ero solte bat dabil Gipuzkoaldetik

San Juan zeritzan apostolu aluzinatu

Haren irakurgai apokaliptikoetatik

Edan du Mandar itsutua bailitzan

Daraman zamaz ohartua bakarrik

Eta lan madarikaturako jaioa dela

Eta idi kapatua bailitzan

Gizon arruntaren antzekotzaz oharturik

Erotu beharrean dabil

Poeta-txar bat da Bozik gabekoen ametsa.

 

San Juango kamiño motz honetan

Bizi naiz joan eta jin adorerik gabe

Argi horiak daramate nire itzala

Daramatela zoazte zoazte

Besterik ez duzue egiten jakingo eta

Munduko edozein lekutan koka nazakezue

Txiroei dagokien bezala pentsetan.

 

w1985

 

  

  

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus