Koadrila koadrilateroaren
kordetara

Joan ziren Etxe honetako bakeak

Barrenak ez diate agintzen eta

Ezdeus eta ezer gutxiren jabe izanagatik

Besteok ere bagarela

 

Ez bide da bidea ihesbidea

Behin behar zuen eta

Erakutsiko dut benetako muturjea

Herri honetako segundako hirritarra

Bat bada, ni

Ez oso konforme gainera

 

Bakarka joateko hobea

Ezen ez nahasteko artaldea

Intrigante eta sesiante

Arropa zuzenik ez eta

Asko inportik ezta

Diote naizela moralbako gaiztoa:

Tronpaturik dabiltza hori dioten horiak

Zorritzu itotzen banaute ere

Zorritzu beti eta gero ere

 

Lerratzea omen derrigorrezko

Beraiek hala lerratzen direnez

Posizioak hartzeari ez

Posizioak hartzeari ez

Diote ez uko eginen

 

Ager dadila holako eta halakoetan

Malerusagorik munduan inor baldin bada

Eta esan ditzala esatekoak

Ez da gutaz desgraziz

Guk hainbat dakikeenik

 

Ez gara hain inuzenteak

Zeruertza aurrera egitearekin

Harrapatu ahalko dugun ustekoak

Etxealdeari puska eransteko asmorik?

Zeinek galde eta hik!

Fuera hemendik saltzaile farisauak

Alde arnasa ere

Opa ez diguten perillanak

Ospa kasta menperatzaile guztien

Pelaje guztietako heredero

Eta gerorako sostengatzaileak

Ez eta «geure» izenez

Baina handiki azkenez

Baizik eta laiarik ez,

Traktor, aurrerakoi, geurekoi

 

w1991

 

  

  

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus