Mordizia

 

Horditu eredugarrien ziutatean

Historia da urturik

Arratoi beltzak estolda horietatik

Amildutako behien marru

Etengabea mamitzearen gisala

Jinaren eta Joatearen ibaia

Berez solidifikatuz doa

 

Liburu eta errejistroen ura

Hatz artetik ihesi

Ziutate polita panteoiak bentilatzeko

Eta diruarekin bizitzeko

 

Jendilaje hau —dio oinezkoak—

Ez zaio ematen malenkoniari

Jakin gauean ezer ez dela suertatzen

Eta halere ez dute

Beren bururik ateratzen

Zirrizkuren batetik

 

w1991

 

  

  

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus