Malezia saila

 

Ez dut maiterik maleziatsu

Gorrotoa gorde eta larru jotzen diot

Bere horretan misoginiak

Badu kabidarik malezian.

 

Seme xahutzailearen ortuan

Barra-barra hazten da

Sendabelarraz mozorroturik

Barrabas belarra.

 

Hi inbiriaz urtzen

Etxean edukitzea baino

Hobe sugegorria hezitzea

Hartzen haunak baino

Alde ederra uzten haunak

Amak esana, eskerrik ez zuri Jauna.

 

Definizagun Karizia: masailean, lepoan, ahoan,

Hatzen hatzetan

ez

atzen

atzeetan

eta abereari bere partetan emaniko igurtzia maliziaz.

 

Etsaiari asun erramua

Oparitzearen sekretua

Arnasarik hartu gabe

Ematean datza

Eskutik atzamarretara.

 

Goazen Liliputera

Han erraldoiak izanen gera.

 

Ez nekien honen

Ona zinenik

Nemo ttikia.

Hemendik aurrera

Obedituko dizut.

 

w1991

 

  

  

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus