Bizikletan

 

bidezidor bazterretik nindoan,

leizezuloa hortxe, arekan,

ez nintzen existitzen ia-ia,

aurreratzeko keinua

egin zidaten arte.

 

orduezkero beste bat

izan haiz.

 

w1985

  

  

© Jon Arano

 


www.susa-literatura.eus