ispiluak
Aurpegi bakarreko kristalak.
Eguneroko kamino bustietan
zilar zikineko pagoak, ispiluak.
Ispiluetatik egiten du
baita ere
irudiaren oihartzunak
eta
egoitzetako aire egonduak
ihes.
Begiaren mugarri bigun,
urez betetako harriak;
bi aldetarako ispiluak hala ere,
kristalak.
Izarrak,
inularretako kasualitate zaharrak.
w1985
©
Rafa Egiguren