nabigatzailearena

 

Muxu batez seinalatua zeukak

amaraun planetarioaren ezker aldera

helburu gisa txoko txiki bat;

 

bere begien atzeko pentsutan zetorrek

beste zerbaiten izenean bahiturik.

 

Bihotzaren azpi-doblean zakarrek

irtenbide ezin baten erretratu robota;

 

kutxa beltz batean gordeta zaramak

amore eman beharraren kasketaldia.

 

Hala ere, irribarrez zebilek ozar

begi urdineko Zepelin baldar hori...

 

Izan ere,

gaur egunean hegazkinak dituk

munduko animaliarik ikaragarrienak.

 

            w1985

 

  

  

© Rafa Egiguren

 


www.susa-literatura.eus