goraintzi

 

Inork baino hobeto bazekien ere

nongo taktika-plani

zuritu behar zizkion barandauak,

ihesaldiaren izkina batean

itsutu zuten paretaren kontra.

 

Kilkerrak eta ipurtargiak

gustatzen zitzaizkion

bere koartoko tetxuan eta

Vietnamgo mapa zabaltzen zuen

gertuagotik jarraitzeko Vietcong.

 

Nahiz argazki aereo hartan

tamaritzen arrasto gutxi,

garai hartako enziklopediak

hiruzpalau koloretako ekuazioak

erakusten zizkion bakarrik.

 

                w1985

 

  

  

© Rafa Egiguren

 


www.susa-literatura.eus