aztiarena

 

... inoiz

mahain gain bat

ispilu balitz,

eta gau ilun hau

jausiko.

 

... inoiz

mahain gaineko izarretan

ahuntzume xamurrak jan

eta titi beltzen

pixa gorriak edanez,

 

paperezko

zinemaskope

digante

batean

 

... oro balekus;

pantaila sutan kiskaliko

ta kristal ozenak apurtuko.

 

Gero,

ezer otez,

bertsolariaren ahotsa.

 

          w1981

 

  

  

© Rafa Egiguren

 


www.susa-literatura.eus