made in

 

Gure denboraren

aurpegi geografikoan,

gure denboraren

mapa fisikoaren

leku guztiak

erlojuz markatu ondoren,

brujulatxo bat

erostarazi digute

eskumuturrean eraman dezagun.

Eta hala ere

kolore guztietako bideek

enbarazo egiten.

Mundu bera ere

salduko lukete,

egun balear batean

bira osoa emango ezpalu.

 

                w1981

  

  

© Rafa Egiguren

 


www.susa-literatura.eus